XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gergori'k.

Nai t-ez
aitortu bear diñat
asko tokitan dantzak
ez dirala garbiyak:
alkarri eldu
katez bezin estu,
onela ibiltzen ditun an neska-mutillak
.

Emengoak berriz
begirapen guziyarekin,
alkarri agurrak
bein eta milla bider egin.
Ez den,
ez den dudikan gabe
euskalduna ango dantza likitxen zale!
.

Biyak jendeari.

Egiz
kantatu genezake
euskaldunak gerala
dantzik onenen jabe:
doñu eder au
len ala zan, ta gaur
doñu guziyen gain jarri bear litzake
.

Zertako bals-polkak
gazte menditarren artian?
Erdaldetik datoz
oitura garbiyen kaltian.
Ez, ez,
emen ez dira jayo!
Euskeldunak euskel-dantzak ditu nayago!
.